ira 11 Bortziriak Etxalar
Irailaren 14an, Santa Krutz egunarekin hasiko dira aurten Etxalarko Urritzokieta auzoko bestak. Astelehenean, 11:30ean txupinazoa botako dute, 12:00etan meza izanen dute Santa Krutz ermitan eta ondotik auzotarrek eskainitako luntxa izanen dute.
ira 10 Bortziriak Igantzi
Iraila mugitua izaten dute Igantzin. Besta usaina hasia da herrian sumatzen eta martxa hartzen joateko, Berrizaun auzoko bestak izanen dituzte buruilaren 12an. Larunbat eguerdiko txupinazoarekin hasiko da besta. Ondotik, 12:30ean, herriko dantzariek euren emanaldia eskainiko dute. Auzo bazkaria izanen da 14:30ean eta bazkalondoan, 17:00etatik aitzinera, DJa izanen da besta nahi den arte luzatzeko. Giro ederra izanen da, beraz!