ira 14, 08:51 Leioa
Fatxadak eta estalkiak berritzea, eraikinen irisgarritasuna hobetzea edo energia-eraginkortasunean aurrera egitea. Leioako Udalak 105.000 euro bideratuko ditu 2025 eta 2026ko Hirigintzako dirulaguntzetara, lehendik dauden etxebizitza-eraikinetan eta horiei lotutako espazioetan hobekuntza-lanak egiten laguntzeko. Eskaerak urriaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira.