ira 14, 12:00 Mendialdea
Igande goizean Saran jokatutako finaletan, emakumezkoetan Etxalarrek 9-5 irabazi dio Berari eta gizonezkoetan, Senpere 9-2 gailendu zaio Baztani.
Heldu den astean, irailaren 14tik 20ra, Dantxarineko Pintxoaren 13. Edizioa ospatuko dute Urdazubin. Aste osoan, astelehenetik igandera bitarte, Dantxarineko bentetako jatetxeek ekitaldi honetarako espresuki eginen dituzten pintxoak eskainiko dituzte. Sukaldariek bi produktu erabili behar dituzte aurtengoan: sasoiko barazkiak eta itsaskiak.