abu 25 Mendialdea
Hamar urterako ekimena da, Cederna Garalur Elkarteak eta Nafarroako Rural Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatua eta gaztainadien tokiko ekosistemak berreskuratzea eta gaztainaren ustiapena suspertzea ditu helburu.
Lezeko gaina ateraldia eginen dute agorrilaren 14an, ortziralean 09:00etan Saran, CPIE Euskal Itsasbazterreko aditua den Imanol Amestoik gidatua. Euskaraz edo frantsesez eginen dute, izena ematen dutenen arabera. Behaketa, historia, arkeologia eta ekologia nahasten dituen ateraldia izanen da, mendizale “ertainentzat”. Pertsona bakoitzeko 6 euro ordaindu behar da (leku mugatuak) eta Sarako lezeen webgunean egin daiteke erreserba.