ira 14, 11:00 Itziarko Auzo Udala
Jai giro ederrean ospatu zuten atzo (irailak 13) Intxorpe Eguna Lasturren. Goizean meza izan zen, eta pala partidetan eta bola jokoan jardun ostean, arratsaldean, aurreskua, auzoko pailazoen ikuskizuna eta Saka ganadutegiko zezenak izan zituzten plazan.
ira 13, 19:00 Debabarrena
Irailaren 26an, zapatua, egingo da aurten Udalak antolatutako Mendaroko aire libreko margo lehiaketa. 31. ekitaldia izango da aurtengoa, eta ohi bezala, bi kategoria izango dira: helduena eta 14 urtez beherakoena, zeinean bi azpikategoria bereiztuko dituzten.