ira 15, 10:46 Basaburua
ElkarrizketakZuhaitzak, oihana, natura eta artea uztartzen dituen 'Basoa Materia' jardunaldiak antolatu dituzte LABEA elkarteak eta Bunka/RCR fundazioak irailaren 16tik 18ra. Ostiraleko hitzordua Jauntsaratsen izanen da, hariztian. 'Haritza' dokumentala botako dute aire librean, baina aurretik, 18:30ean, oihanetik ibilaldi pedagogikoa ere izanen da. Jardunaldien inguruko xehetasunak eman dizkigu gaurko irratsaioan Isabel Ferreira antolatzaileak.
ira 14, 12:35 Odieta
ElkarrizketakKalakan taldeak 'Ahotsez + ahizpak' ikuskizuna eskainiko du igande honetan, irailaren 20an, Gaskueko (Odieta) Santurbe baselizan. Arratsaldeko 18:00etan izanen da ekimena, eta sarrerak eskuratzeko 012 telefonora deitu behar da.