Edukira joan

Ormaiztegi

Ormaiztegi
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaOrmaiztegi
AlkateaRosario Urkia Goitia
Posta kodea20216
INE kodea20062
Herritarraormaiztegiar
Ezizenaharrikalarik
Kokapena
Koordenatuak43°02′35″N 2°15′17″W / 43.0431°N 2.2548°W / 43.0431; -2.2548
Mapa
Azalera7 km²
Altitudea195 m
Distantzia50 km Donostiara
Demografia
Biztanleria1.293 (2025:  25)
alt_left 636 (%49,3) (%50,7) 655 alt_right
Dentsitatea184,71 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 9,88
Zahartze tasa[1]% 16,46
Ugalkortasun tasa[1] 67,62
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 75,44 (2011)
Genero desoreka[1]% 17,61 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,7 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 75.0 + % 10.1 hartzaile (2021)
Etxeko erabilera[3]% 62.63 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 (juliotar egutegia)
Webguneahttps://www.ormaiztegi.eus
Hiri senidetuakMijek

Ormaiztegi Gipuzkoa hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa. 6,77 km2 ditu, eta 1.290 biztanle zituen 2025. urtean. Tomas Zumalakarregi jeneral karlistaren jaioterria delako eta autobusak egiten dituen Irizar enpresaren egoitza bertan dagoelako da ezaguna, batez ere. Ormaiztegiko monumenturik ospetsuena Ormaiztegiko bidezubia da; Madril-Hendaia burdinbidearen zati bat da.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri hauek ditu mugakide: iparraldean, Ezkio-Itsaso; ekialdean, Beasain; hegoaldean, Mutiloa eta Idiazabal; eta mendebaldean, Gabiria.

1384. urtean, gaizkile eta lapurrei aurre egitearren Segurako herriarekin bat egin zuenean, auzo bat besterik ez zen Ormaiztegi. 1615 arte iraun zuen bi herriguneen arteko batasunak; urte horretan jaso zuen hiri-gutuna Filipe III.a Espainiako erregearen eskutik. 1617. urtean Astigarreta, Gudugarreta, Zerain eta Mutiloako herriguneekin bat egin zuen, San Esteban herri-elkartea osatzeko eta bosten artean Gipuzkoako Batzar Nagusietara prokuradore bat bidaltzeko. Zegamako herri-elkarte bihurtu zen 1637. urtean, Zegamako herriak aurrekoekin bat egin zuenean. 1863. urtean, Norteko burdinbidea heldu zen herrira, eta ospe handiko Ormaiztegiko burdinazko zubia eraiki zen.

Industria (metalurgia, makineria, industria kimikoa, eraikuntza) da ekonomia jarduera nagusia.

Irizar kooperatibak Ormaiztegin dauka egoitza nagusia.[4]

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %0,3. Bigarren sektorea BEGaren %88,6. Hirugarren sektorea %10,3. Eraikuntza %0,8.[5]

Herriak 2019an zituen 1.295 biztanleetatik %21,93k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %9,73 ziren.[5]

Biztanleriaren tamainaUrtea60070080090010001100120013001400189019201950198020102040OrmaiztegiBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 655 gizon, 636 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.16
0.15
 
95-99
 
0.63
0.46
 
90-94
 
1.26
2.44
 
85-89
 
1.89
2.14
 
80-84
 
3.30
4.58
 
75-79
 
4.09
5.50
 
70-74
 
7.39
6.11
 
65-69
 
6.29
5.19
 
60-64
 
5.19
5.80
 
55-59
 
5.35
6.41
 
50-54
 
8.49
9.92
 
45-49
 
7.70
7.63
 
40-44
 
7.08
5.19
 
35-39
 
6.29
4.43
 
30-34
 
3.93
5.50
 
25-29
 
3.62
5.65
 
20-24
 
5.82
7.33
 
15-19
 
5.35
4.89
 
10-14
 
6.45
4.73
 
5-9
 
5.66
5.95
 
0-4
 
4.09
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[6]

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 42,5 udalerri berean jaioak ziren[9], probintziako batez bestekoaren (% 45,5) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 9 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 10,2 —probintzian % 11,6—.

Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 42,5Probintzia berean · % 36,4Erkidegoan · % 1,9Beste erkidegoa · % 9Estatutik kanpo · % 10,2
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 76,4 Gipuzkoan, % 0,9 Bizkaian, eta % 0,4 Araban jaio ziren[10].

Gipu
EAEt
Gipuzkoa · % 76,4Bizkaia · % 0,9Araba · % 0,4EAEtik kanpo · % 22,4
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 10,3k atzerriko nazionalitatea zuen[11]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Magreb (% 25,6), Hego Amerika (% 21,8), Ekialdeko Europa (% 21,8) ziren.

Jaiotza herrialde nagusiak Maroko, Kolonbia, Errumania dira.[12]

Amer
Euro
Afri
Amerika · % 36,9Europa · % 21,4Afrika · % 38,1Asia · % 3,6
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Maroko45 · % 26,8
Kolonbia18 · % 10,7
Errumania12 · % 7,1
Ekuador10 · % 6
Honduras8 · % 4,8
Ukraina7 · % 4,2
Peru6 · % 3,6
Txile6 · % 3,6
Jaiolekuko herrialde nagusiak. Iturria: INE.

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 601 etxebizitza zeuden: 497 (% 82,7) nagusiak eta 104 (% 17,3) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[13] 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 62 (% 10,1) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 59 (% 9,6) hutsik zeuden.[14] Etxebizitza nagusien % 88,7 jabetzan zegoen eta % 9,7 alokairuan.[13]

601etxebizitza
497nagusi

Etxebizitza multzoa

497
104
Nagusiak (497)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (104)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak)

441
48
Jabetzan (441)Alokairuan (48)Beste modu batean (8)

Guztira 497 etxegune zeuden, batez beste 2,6 egoiliarrekoak; horietatik 140 (% 28,2) pertsona bakarrekoak ziren.[13]

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera

140
136
210
Egoiliar 1 (140)2 egoiliar (136)3-5 (210)6-9 (10)10 edo gehiago (1)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 102,6 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 50,2 urtekoa.[13] Etxebizitzen % 15,3 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 0,0 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[13] Etxebizitzen % 66,6 igogailua zuten.

Eraikineko etxebizitza kopurua

92
289
202
Etxebizitza 1 (92)2 (18)3-10 (289)11-20 (202)

Gela kopurua

407
85
1-3 gela (25)4 (42)5 (407)6 (85)7 edo gehiago (42)

Bainugela kopurua

380
221
Bainugela 1 (380)2 edo gehiago (221)

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 9,3 berokuntza zentrala zuten, % 74,4 banakakoa eta % 14,5 noizean behingoa.[13] Horrez gain, % 34,0 hodien bidezko gasa zuten eta % 69,4 igogailua.

Berogailu mota

% 9,3
% 74,4
% 14,5
Zentrala (% 9,3)Banakakoa (% 74,4)Noizean behingoa (% 14,5)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 34,0
Ur bero zentrala% 17,1
Igogailua% 69,4
Ormaiztegiko udaletxea
Ormaiztegiko udaletxea.

2011ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 279 boto. Ormaiztegiko Herri Taldeak 218 boto. Orbel - Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlaneanek 210 boto. PSE-EEk 13 boto. PPk 12 boto.[15][16] Rosa Mari Urkia (EH Bildu) izendatu zuten alkate, Orbelen aldeko botoekin.[17]

2015eko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Ormaiztegi Batzenek 452 boto. EH Bilduk 244 boto. PSE-EEk 10 boto.[16][15] Jon Enrike (Ormaiztegi Batzen) izendatu zuten alkate.[18]

2019ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Ormaiztegi Batzenek 421 boto. EH Bilduk 258 boto. Elkarrekin Podemosek 20 boto. PSE-EEk 8 boto.[16][15] Jon Enrikek jarraitu zuen alkate.[19][20]

Hauek izan dira Ormaiztegiko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[21]
Jose Maria Elosegui Aldanondo[21][22] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Elosegui Aldanondo[22] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Arantza Campos Otegi 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Carlos Leturia Yurrita[22] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Martin Perez de Albeniz Campos 1995 1996 a Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Maiora Oria 1996 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Maiora Oria 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Iñaki Maiora Oria 2003 2007 Ormaiztegiko Herri Taldea
Jon Intxausti Ugalde[17] 2007 2011 Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlanean
Rosa Mari Urkia Goitia[17] 2011 2015 Bildu
Jon Enrique Galarza[18] 2015 2019 Ormaiztegi Batzen
Jon Enrique Galarza[19][20][23] 2019 Jardunean Ormaiztegi Batzen

a Alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

  • Zubipe kiroldegia[25]
  • Urbeltz pilotalekua eta saskibaloi kantxa[26]
Ormaiztegiko Kontxa Intxaustiren[30] testigantza, eskolan ikasitakoaren eta irakaskuntza metodoen ingurukoa.Euskal Herriko Ahotsak[31] [32]proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Ormaiztegiko euskara[30] gipuzkeraren aldaera bat da, zehatzago esanda, Goierriko euskara[32] da bertan hitz egiten dena. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia[31] osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

2016an herritarren %73,85 euskalduna zen.[5]

San Andres elizako ataria

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ormaiztegiar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tomas Zumalakarregi jenerala da ormaiztegiar ospetsuena.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Irizar marka. (kontsulta data: 2020-07-04).
  5. 1 2 3 «Web Eustat. Ormaiztegiko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (kontsulta data: 2020-07-04).
  6. Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
  7. «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
  8. <ref> «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
  9. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Gipuzkoa.tab.
  10. Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  11. Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  12. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Gipuzkoa.tab.
  13. 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
  14. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  15. 1 2 3 «Udal, Foru eta Europako Hauteskundeak 2019» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2020-07-04).
  16. 1 2 3 www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-04).
  17. 1 2 3 «Rosa Mari Urkia izendatu dute Ormaiztegiko alkate, Orbelen aldeko botoekin» Goierriko Hitza 2011-06-11 (kontsulta data: 2020-07-04).
  18. 1 2 «Jon Enrique alkate Ormaiztegin, sei zinegotzi lortuta» Goierriko Hitza 2015-05-24 (kontsulta data: 2020-07-04).
  19. 1 2 «Goierriko hamar alkatek jarraitu egingo dute agintaldi honetan» Goierriko Hitza 2019-06-15 (kontsulta data: 2020-07-04).
  20. 1 2 «Lehen egunean hiru herritan alkate» Goierriko Hitza 2019-06-18 (kontsulta data: 2020-07-04).
  21. 1 2 (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2021-05-06).
  22. 1 2 3 «Ormaiztegi - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2021-05-04).
  23. Ormaiztegiko Udala. (kontsulta data: 2021-05-11).[Betiko hautsitako esteka]
  24. «Liburutegia» Ormaiztegi (kontsulta data: 2020-07-04).[Betiko hautsitako esteka]
  25. «Zubipe polikiroldegia» Ormaiztegi (kontsulta data: 2020-07-04).[Betiko hautsitako esteka]
  26. «Urbeltz pilotalekua» Ormaiztegi (kontsulta data: 2020-07-04).[Betiko hautsitako esteka]
  27. «San Andrés Herri eskola» Ormaiztegi (kontsulta data: 2020-07-04).[Betiko hautsitako esteka]
  28. «Haurreskola» Ormaiztegi (kontsulta data: 2020-07-04).[Betiko hautsitako esteka]
  29. «Gaztelekua – PSZ zerbitzua» Ormaiztegi (kontsulta data: 2020-07-04).[Betiko hautsitako esteka]
  30. 1 2 «Ormaiztegi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-17).
  31. 1 2 «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-17).
  32. 1 2 «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-17).
  33. «NORTEKO TRENBIDEAREN ZUBIA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-04).
  34. «Iriarte Erdikoa etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-04).
  35. «San Andrés Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-04).
  36. «Ondarea» Ormaiztegi (kontsulta data: 2020-07-04).
  37. «ANTIGUAS ESCUELAS. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-04).
  38. «Consistorial etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-04).
  39. «Berroeta baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-04).
  40. «CASERIO ARANDI ZAHAR. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]