Goiz eguzkitsua izango dugu, baina udako giro horrek ez du luze iraungo. Izan ere, arratsaldetik aurrera hodeiak azaltzen hasiko dira. Haizeak ere norabidea aldatuko du: goizen hegoaldekoa izango da, baina ondoren ipar osagaian finkatuko da, eta bolada gogorrak izango ditu. Oraindik beroa izango dugu: Gasteizen 14 eta 26 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Asteazkenean bezperako hodeitza mantenduko da; are, euria egingo bide du. Arratsaldetik aurrera argigune batzuk zabalduko dira. Egun osoan haizearen norabidea eta indarra antzekoa izango da: iparretik egingo du ufa, gogotsu. Dezenteko jaitsiera igarriko da termometroetan: 12 eta 18 gradu artean baino ez da mugituko galinstanoa.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.